Mirua 21 proiektua hainbat gizarte eragileri laguntzeko premia gero eta nabarmenagoari erantzuteko xedez sortu zen. Hain zuzen ere, beren jarduerak eta eginkizunak iraunkortasunean oinarrituriko kudeaketa ereduaren arabera bideratzeko laguntza eman die administrazioei, enpresei, unibertsitateei, hedabideei, elkarteei eta abarri.
Ingurumenaren, iraunkortasunaren, herri partaidetzaren, txirrindularien mugikortasunaren, irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren esparruetan bildutako hamalau urteko esperientzian oinarrituta, eta askotariko arloetan iraunkortasunaren printzipioak zehaztasunez eta eraginkortasunez erabiltzearen aldeko apustu garbia eginez, Mirua 21ek epe luzera begirako irtenbideak bilatzen dihardu.
Egoeren azterketa sakonetik eta horien ikuspegi orokorretik abiatuta, eta, bezeroarekiko lankidetzaren, haren neurrirako lanaren eta harekiko etengabeko komunikazioaren bidez, Mirua 21ek lan xehea eta funtzionala egiten du.